Zinema
Filmak Interneten
Aske utzi dute Manuel Sirgo Zinema Akademiako kidea
Erredakzioa
Ostegunean atxilotu zuten, filmak Internetera igotzea egotzita. Akademiakoek Goya sarietan lehiatzen diren lanak ikusteko duten pasahitza erabiltzen omen zuen, lanak hartu eta Internetera igotzeko.
Manuel Sirgo Espainiako Zinema Akademiako kidea aske utzi dute. Poliziak ostegun goizean atxilotu du Sirgo, pelikulak Interneten baimenik gabe jartzea egotzita. Ostegun honetan atxilotu dute, filmak Internetera igotzea egotzita. Akademiakoek Goya sarietan lehiatzen diren pelikulak ikusteko duten pasahitza erabiltzen omen zuen, film horiek hartu eta Internetera igotzeko.
1997an 12 pingüinos produkzio-etxea sortu zuen, eta bertako beste bi langilerekin batera atxilotu dute. Hirurak geratu dira aske. Jabego intelektualaren aurkako delituaz gain, dokumentuen zainketan leialtasun eza eta sekretuak ezagutarazi izana egotzi diete hirurei.
2002an animazio film labur onenaren saria eskuratu zuen Sirgok, Pollo lanarekin.
Ispansi Carlos Iglesiasen filma da ustez Internera igon zuen lanetako bat. EGEDA Ikus-Entzunezko Ekoizleen Eskubideen Kudeaketarako Erakundeak salaketa bat jarri du, ste honetan bertan, pelikula hau estreinatu eta hurrengo egunean berau jaisteko aukera ematen zuen totaldirecto2.blogspot.com blogeko arduradunen aurka. EGEDAko arduradunek azaldu dutenez, estreinatu berriak ziren hainbat filmeren kopiarekin batera, Ispansi lanaren lehen kopia ilegala ere ageri zen bertan.
''''Zer egin diot nik tipo honi?'''', esan du Carlos Iglesias zuzendariak. ''''Atsekabe izugarria da, espero ez duzun zerbait. Beste norbaitengandik bai, baina barruko lankide batengandik, ez'''', gaineratu du.
Alex de la Iglesiak, bestalde, Twitter sare sozialean eman du atxiloketaren inguruko iritzia. Gertatutakoa tamalgarria dela esan du, eta hausnarketarako arrazoia izatea ere espero duela.