Itxi

Zinema

Martxoak 11-16

Punto de Vista jaialdiak bertoko eta nazioarte osoko artistei begiratuko die

eitb.eus

Zinema dokumentaleko nafar jaialdiaren hamahirugarren edizioa martxoaren 11tik 16ra egingo dute, Iruñean.

  • 'Jartiwangi'

    'Jartiwangi' George Clarken filma Sail Ofizialean ikusi ahalko da

Punto de Vista jaialdiaren hamahirugarren edizioa martxoaren 11tik 16ra egingo dute, eta, zazpi ataletan, denetariko proposamenak sartuko dituzte, hala nola Marcia Hafifen inguruko atzera begirako erakusketa bat, zinemagileen eta programatzaileen arteko topaketak eta Robert Beavers, John Price eta Luke Fowlerren lanak.

Punto de Vistaren proposamenaren barruan daude Sail Ofiziala (1160k eman dute izena, mundu osotik); Atzera Begiradak, ezinbesteko zinemagileen lanari; eta Dokbizia, errealitatearen inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzaketa bultzatu nahi duena.

Punto de Vista Lab atala jakintzak trukatzeko eta elkarrekin sortzeko espazioa da, Foku Garaikideek nazioarte mailako zinemagile azpimarragarrien saio monografikoak eskainiko dituzte; eta Saio Bereziak atalak bestelako ekintzak proposatuko ditu.  

Azkenik, Hezkuntza Programa handitzeko apustua egin dute antolatzaileek, publiko berriengana iristeko.