Publizitatea
Itxi

2019/03/08

16:01

Zinema

Omenaldia

Juanmi Gutierrez zinemagilea omenduko dute asteartean, Donostian

eitb.eus

Martxoaren 12an, arratsaldeko zazpietatik aurrera, ‘Itxoiten’ eta ‘Angor’, Gutierrez zenak eginiko lanetako bi, ikusi ahalko dira Tabakaleran.

  • Juanmi Gutierrez

    Familiak aukeratuta bi film proiektatuko dituzte omenaldian

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko Filmategiak, Donostiako Zinemaldiak, Donostia Kulturak eta Tabakalerak omenaldia egingo diote asteartea, martxoak 12, Juanmi Gutierrez (1945-2019) zendu berri den euskal zinemagileari.

Hitzordua arratsaldeko zazpietarako jarri dute, Tabakalerako 1 zinema aretoan, eta sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Familiak berak aukeratu ditu proiektatuko dituzten lanak: ‘Itxoiten’ 1982an Super-8an filmatu eta Euskadiko Filmategiak digitalizatutako film laburra eta ‘Angor’ dokumental luzea, Kany Peñalbak (Zazpi t’erdi) ekoitzitakoa, zeinetan kontatzen baita zuzendariak munduko hilerriei buruzko dokumental bat prestatu aurreko prozesua.

Gutierrezek Donostiako Zinemaldian eta Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu zituen bere filmak, eta nazioarteko zinema jaialdiko hautaketa batzordeko kide ere izan zen 1979an.

Halaber, Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan aritu zen eta bi liburu aurkeztu zituen ‘Ama Lur’i eta Fernando Larruquerti buruz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;