Itxi

Zinema

Bartzelona

Bost euskal ekoizpen zinemaldia.cat jaialdian, martxoaren 14tik 17ra

Agentziak | Erredakzioa

Euskal zinemaren Kataluniako zinema jaialdiak ‘Dantza’, ‘Oreina’, ‘Margolaria’, ‘Muga deitzen da pausoa’ eta ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ proiektatuko dituzte.  

  • 'Oreina'

    Ostiralean, martxoak 15, 'Oreina' filma emango dute

Euskal zinemaren Kataluniako zinema jaialdiak, zinemaldia.cat-ek, bost euskal ekoizpen eskainiko ditu Girona zinema aretoetan, martxoaren 14tik 17ra, antolatzaileek ohar batean iragarri dutenez.

Zuzendariek berek aurkeztuko dituzte filmak jaialdian, eta Kimuak programako film laburrak ere eskainiko dituzte.

Film hauek emango dituzte jaialdian: 'Dantza' Telmo Esnalen filma, 'Oreina' Koldo Almandozena eta 'Margolaria' (Oier Aranzabal), 'Muga deitzen da Pausoa' (Maider Oleaga) eta 'Jainkoak ez dit barkatzen' (Josu Martinez) dokumentalak.