Itxi

Zinema

Jaialdia

‘Una luna de hierro’ filmak Punto de Vistako sari nagusia eraman du

Agentziak | Erredakzioa

Francisco Rodriguezen filmak zinema dokumentalaren Nafarroako jaialdiko film onenaren saria jaso du.

  • 'Una luna de hierro'

    Francisco Rodriguezen lanak film onenaren saria eraman du

‘Una luna de hierro’ Francisco Rodriguezen lanak eraman du film onenaren sari nagusia Punto de Vista zinema dokumentalaren Nafarroako jaialdiaren hamahirugarren edizioan.

Erika Balsom, Dennis Lim eta Eva Sangiorgi epaimahaikideen ustez, “ez dago erraz irudikatzerik pertsonen eta ondasunen zirkulazio globala. Pelikula politiko, intimo, iradokitzaile eta artegagarri honek ikus-entzunezko mintzaira bat asmatu du, erronka horri emaitza paregabearekin erantzuteko”.

Zuzendari onenaren saria, Jean Vigo saria, Eduardo Williamsentzat izan da, ‘Parsi’ filmagatik, “energiaz beteriko pelikula fisikoa, teknologia berrien erabilera berritzaile baten bidez soinuaren eta irudiaren arteko erlazio eder eta bitxia aurkezten duena”.

Film labur onenaren saria, berriz, ‘Mum’s cards’ Luke Fowlerren lanak bereganatu du, “amatasunaren eta jardun intelektualaren erretratu hunkigarria, bitarteko gutxirekin egina baina sakona”.

Publikoak ‘Ojo guareña’ Edurne Rubioren filma saritu du, Gazteriaren saria ‘The sun quartet, part 2: San Juan River’ Los Ingrávidos kolektiboaren lanarentzat izan da, eta ‘Altiplano’ Malena Szlamen filmak epaimahaiaren aipamen berezia merezi izan du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura