Itxi

2019/04/11

14:12

Zinema

Maiatzak 3-10

Hamazortzi film luze lehiatuko dira Fant zinema jaialdiaren 25. edizioan

Agentziak | Erredakzioa

Beldurrezko eta fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia ‘Artic’ Joe Penna brasildarraren filmak irekiko du.

  • 'Artic'

    'Artic' filmak irekiko du jaialdia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hamazortzi film luze lehiatuko dira Fant fantasiazko eta beldurrezko zinemaren Bilboko jaialdian, horietako bat munduan aurretik inoiz proiektatu gabea (“The Chain”, David Martin Porrasena), beste bat Europa mailako estreinaldia izango dena (“You might be the killer”, Brett Simmonsena) eta zazpi Estatu mailan aurretik erakutsi gabeak.

Jaialdia maiatzaren 3tik 10era egingo dute, eta inaugurazio galan “Artic” Joe Penna brasildar zinemagilearen pelikula emango dute.

Lehen jardunaldian, Fred Dekker zuzendaria (“Night of the creeps”, “The monster squad”) ere egongo da, aurten Fanten ohorezko sarietako bat jasoko baitu. Ohorezko beste saria, bestalde, Juan Antonio Bayonak (“El orfanato”, “Lo imposible”) hartuko du, itxiera galan.

Jaialdiaren barruan, film laburrek ere tokia izango dute. Hogei lan izango dira hautagai publikoaren sarirako, film labur onenaren sarirako eta euskal film labur onenaren sarirako.

Fantek, gainera, Fantrobia saria ere banatuko du, generoaren barruan nabarmendu den artista batentzat. Aurten, Guillermo de Oliveira galiziar zinemagile eta gidoigilearentzat izango da, “Desenterrando Sad Hill” lanagatik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;