Itxi

Zinema

Maiatzaren 10ean

J. A. Bayonak Fant zinemaldiaren ohorezko saria jasoko du

eitb.eus

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 25. edizioan, Fantastikoaren Izarra emango diote, “genero horretan erakutsi duen maisutasunarengatik”.

  • J.A. Bayona

    Bayonak itxiera galan jasoko du ohorezko saria. Argazkia: Jose Haro.

Maiatzaren 2tik 11ra 25. edizioa ospatuko duen Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoak J. A. Bayona kataluniar zuzendariari emango dio FANTastikoaren Izarra saria, fantasiazko generoaren barruan "maisutasuna eta arrakasta lortu dituelako". Jaialdiaren amaiera ekitaldian jasoko du saria Bayonak, maiatzaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Guggenheim museoan.

Juan Antonio Bayona (Bartzelona, 1975) zuzendaritzan graduatu zen ESCACen (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya), eta sari asko lortu zituen berehala “Mis vacaciones” (1999) eta “El hombre esponja” (2002) film laburrekin.

2004an, Bayonak Sergio G. Sánchez ezagutu zuen, eta horrek “El Orfanato” lanaren gidoia eskaini zion. Filma txalo beroz jaso zuten 2007ko Canneseko Zinemaldian, eta kultuko film bilakatu zen berehala.

2012an, “Lo Imposible” estreinatu zuen, Oscar sarietarako eta Urrezko Globoetarako izendapenak lortu zituen eta zuzendari onenaren Goya saria irabazi zuen.

2016an, “A monster calls” estreinatu zuen Zinemaldian, 9 Goya sari irabazi zituen, eta 2018an “Jurassic World: Fallen Kingdom” zuzendu.

FANTen amaiera ekitaldian jasoko du saria Bayonak, maiatzaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Guggenheim museoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena