Zinema
Hauteskundeak
Enrique Gonzalez Macho izango da Zinema Akademiaren presidente berria
Erredakzioa
Ekoizle eta banatzaileak Bigas Luna zuzendariak baino boto gehiago jaso ditu eta Alex de la Iglesiaren lekukoa hartuko du.
Enrique Gonzalez Macho ekoizle eta banatzaileak irabazi ditu hauteskundeak eta Espainiako Zinema Akademiaren presidente berria izango da. Alex de la Iglesiaren lekukoa hartuko du Gonzalez Machok eta Bigas Luna zuzendariari gailendu zaio hauteskundeetan.
Gonzalez Macho akademiaren hamahirugarren presidentea izango da Jose Maria Fernandez Sinde, Fernando Trueba, Antonio Gimenez Rico, Fernando Rey, Gerardo Herrero, Jose Luis Borau, Aitana Sanchez-Gijon, Marisa Paredes, Mercedes Sampietro, Angeles Gonzalez-Sinde, Eduardo Campoy eta Alex de la Iglesiaren atzetik.
"Zinean 42 urte daramatzat eta oraitzapenak gehiago dira onak txarrak baino. Zineak asko eman dit eta asko itzul badiezaioket ere, inoiz ez da nahikoa izango", adierazi izan du Gonzalez Machok azken egunotan.