Zinema
Zinema
Silvia Abascal onera egiten ari da, garuneko infartua izan ondoren
Erredakzioa
Madrilgo Gregorio Marañón ospitalean dago. Medikuek kaleratu duen ohar baten arabera, ''klinikoki ondo dago'' aktorea , baina ''malformazio baskularra dauka garunean, jaiotzetik''.
Apirilaren 2an&' || 'nbsp; Malagako Zinemaldiaren itxiera ekitaldian izandako garuneko infartutik sendatzen ari da Silvia Abascal aktorea.
Hilaren 8an Madrilgo Gregorio Marañon ospitalera eraman zuten, eta bertan dago ordutik. Ospitaleak kaleratu duen ohar baten arabera, aktorea ''''klinikoki ondo dago'''', baina ''''malformazio baskularra dauka garunean, jaiotzetik'''' 32 urteko aktoreak.
La dama boba, El tiempo de la felicidad eta Ami madre le gustan las mujeres lanetako protagonista, La fuente amarilla eta El lobo lanetan ere ikusi izan dugu Silvia Abascal. 14 urterekin ekin zion ibilbide profesionalari, Chicho Ibáñez Serradorren ''''Un, dos, tres'''' telebista saioan. Hainbat telesailetan ikusi izan dugu, tartean ''Pepa y Pepe'' eta ''Acusados'', eta bi aldiz izendatu dute Goya sarietara.