Itxi

Zinema

Film laburrak

36 orduz filmez bizirauten Donostian

Erredakzioa

Ekainaren 23tik 25era Donostian egingo duten film laburren jaialdian parte hartzeko deialdia ireki dute.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Filmategiak babesten duten ''36 orduz filmez bizirauten Donostian''&' || 'nbsp;jaialdian parte hartzeko deialdia ireki dute. Ekainaren 23tik 25era egingo dute eta parte hartzaileek 36 ordutan film labur bat grabatu eta editatu beharko dute.

Aurtengo edizioaren aurkezpen lanak egingo dituen kartel-lehiaketa bat abian da jada eta 300 euro emango dizikiote irabazleari. Aste gutxi barru casting bat egingo dute Donostian aktore-lanak egin nahi dituzten lagunak aukeratzeko.

Jaialdiaren helburu nagusiak herritarren parte-hartzea bultzatzea eta ''Euskadiren irudia zabaltzea'' dira; batez ere, Donostiari, kulturaren 2016ko hiri europarra izateko hautagaitzaren une garrantzitsu honetan.