Zinema
Jaialdia
'Benda bilili!'rentzat, Giza Eskubideen zinemaldiko publikoaren saria
Erredakzioa
Epaimahai gaztearen saria 'El método Julio' Jon Garañoren film laburrak irabazi du.
Kinshasa (Kongo) hiriko jazz talde baten istorioa dakarkigu Benda bilili! lanak. Taldeko kide guztiek ezintasun fisiko bat dute, poliomieltisak eraginda.
El metodo Julio Jon Garañoren lanak, berriz, Caracas hirira egiten du bidaia, bertako auzo arriskutsuenean bizi diren umeen hezkuntzari buruz hitz egiteko.
Amnistia Internazionala saria Nostalgia de la luz Pablo Guzmán txiletarraren film luzearentzat izan da. Zientzialari talde batek estralurtar bila egiten duen lana Txileko diktaduran zehar desagertutakoen familiek hauek aurkitzeko ekindako bilaketarekin uztartzen du lanak, modu poetikoan.
Unforgotten Island dokumentalari ere aipamen berezia egin nahi izan dio Amnistia Internazionalak.
19:00etan izan da itxiera ekitaldia, eta When we leave lan alemaniarra proiektatu ondoren egin dute sari banaketa.
Ostiral honetan bukatu da jaialdian, baina emanaldi berezia antolatu dute maiatzaren 5erako. Donostiako Antzoki Zaharrean Arna''s children Juliano Mer Khamis aktibistak zuzendutako lana izango da ikusgai. Apirilaren 4an hil zuten Juliano Mer Khamis.