Itxi

Zinema

68. edizioa

Darren Aronofsky izango da Veneziako Zinemaldiko epaimahaiburu

Erredakzioa

Abuztuaren 10etik irailaren 11ra izango da eta Zisne beltza, Requiem for a dream eta The fighter filmen zuzendaria izango omen da aurten epaimahaiburu.

Veneziako 68. Nazioarteko Zinemaldia 2011ko abuztuaren 10etik irailaren 11ra egingo dute, eta bertan Darren Aronofsky zinema zuzendaria izango da epaimahaiburu.

Antolakuntzak bidalitako prentsa-oharraren arabera, Aronofsky Zisne beltza filma aurkeztu ostean itzuliko da Italiako zinema jaialdi ezagunera. Lan horrekin Urrezko Lehoia lortzeko lehian aritu zen eta Mila Kunisek aktore berriei zuzendutako Marcello Mastroianni saria irabazi zuen.

Aronofskyk 1998an egin zuen debuta, Pi filmarekin. Sundance Zinema Jaialdian zuzendari onenaren saria irabazi zuen lan horrekin. Gerora, besteak beste, Requiem for a dream eta The fighter filmak egin ditu.