Itxi

Zinema

'RoofTop Cinema'

Zinema aire zabalean, Baluarteko terrazan uztailean

eitb.eus

RoofTop Cinemak ‘La gran sorpresa’, ‘La luna en directo’ eta ‘Moon’ programatuko dituzte hilaren 18, 23 eta 25ean.

  • 'Moon'

    'Moon' filmak itxiko du zikloa uztailaren 25ean

Baluarteko terrazak ateak irekiko ditu uztaileko bigarren hamabostaldian, seigarren urtez jarraian, ‘RoofTop Cinema’ zikloa hartzeko. Nafarroako Filmotekak eta Baluartek antolatutako proposamenak aukera eskaintzen du zinema aire zabalean ikusteko.

Aurtengo programazioak ilargia izango du ardatz, gizakia satelitera iritsi zela 50 urte betetzen direla eta. Uztailaren 18an hasiko da zikloa, 'La gran sorpresa' (First men in the moon, 1964) bidaia espazialaren aurretik egindako filmarekin, zientzia fikziozko B serieko zinema omentzeko.  

Bigarren proiekzioa, ‘La luna en directo’ (The Dish, 2000) komediarena, uztailaren 23an izango da. Neil Armstrongek ilargia zapaldu zuen gaua kontatzen du pelikulak, horren berri jaso zuten lehen tokian, Australiako Parkes behatokian, girotuta.  

Azkenik, uztailaren 25ean, ‘Moon’ (2009) proiektatuko dute, oso urrun ez dagoen etorkizun batean ilargian bizi baldintza egokiak irudikatzen dituen fikziozko filma, thriller ukituarekin.

Hiru emanaldiak 22:15ean hasiko dira, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpidatziekin. Sarrerak 6 euroan eros daitezke, webean eta txarteldegian. Hiru filmetarako bonuak 15 euroan eros daitezke, leihatilan soilik.