Itxi

Zinema

‘Varados’

Errefuxiatuen egoerari begiratu dio Helena Tabernak bere hurrengo film luzerako

eitb.eus

Nafar zinemagilearen filmak Atenaseko eraikin okupatuetan eta errefuxiatu eremuetan bizirauten duten pertsonen egunerokoa erakusten du, eta urriaren 4an iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara.

  • 'Varados'

    Grezian ez atzera ez aurrera dauden pertsonen egunerokoa du kontagai Tabernak filmean

Varados Helena Taberna nafar zinemagilearen hurrengo pelikula, film luze dokumentala, urriaren 4an estreinatuko dute Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoak eta Nafarroako zinema aretoetan.

Zaporeak elkarteak, 2016tik Grezian gatibu dauden pertsonen duintasuna elikatzen duenak, bultzatutako filmak pantailara eraman ditu Europak onartzeko zain Grezian esperoan bizi diren pertsonen egunerokoak, “nahiz eta egoera eskasean biziraun itxaropena bizirik mantentzeko eguneroko borroka”, ekoiztetxeak ohar batean azaldu duenez.

Lan berri honetan, gizarte gai larria jorratu du ostera ere Tabernak, euskal gatazka (Yoyes), immigrazioa (Extranjeras), memoria historikoa (Berri ona), emakumeen aurkako indarkeria (Nagore) eta sekten gaia (Acantilado) jorratu ondoren.