Itxi

Zinema

Txinan

Euskadiko bi film labur saritu ditu Shenzheneko Zinemaldiak

Erredakzioa

Paul Urkijoren 'Jugando con la muerte' eta Lopez Castilloren 'El tren de las moscas' film laburrek gidoi onenaren eta documental onenaren golardoak, hurrenez hurren, jaso dituzte.

Txinako International New Media Movie Television Animation ''King Bonn'' Shenzheneko Zinemaldiak Euskadiko bi film labur saritu ditu. Horrela, Paul Urkijoren Jugando con la muerte eta Fernando Lopez Castilloren El tren de las moscas lanek, hurrenez hurren, gidoi onenaren eta dokumental onenaren golardoak eskuratu dituzte.

Paul Urkijok fantasia eta umorea nahastu ditu Jugando con la muerte egiteko. Sitges edo Amsterdamgo jaialdi ezagunetan aurkeztu zuten lan honek hainbat sari lortu ditu Cortada (Gasteiz), Umorea labur (Arrigorriaga), Envideo (Cáceres) eta Guardiako jaialdietan.

El tren de las moscas Fernando Lopez Castillo gasteiztarrak eta Bartzelonako Nieves Prietok zuzendutako lana da. Parisen aurkeztu zuten lan hau Ronda (Malaga), Benavente (Zamora) eta La Lagunan (Tenerife) saritu dute, besteak beste.

Asier Urbieta donostiarraren Todo es maybe lana ere Txinako jaialdian parte hartu zuen eta dokumentalaren sailean, finalista geratu zen. Urbieta New Yorkera joan zen lan hau grabatzera. Amurrioko Begibistan eta Gran Kanariako Dunas jaialdietan saritu dute eta Maril (Maroko), Tallinn (Estonia) eta Tiranako (Albania) jaialdietan saritua izan da.