Itxi

Zinema

Sail Ofiziala

Brad Pitt Cannesen, Terrence Malicken 'The tree of life' lanarekin

Erredakzioa

Aurtengo jaialdian ikusmin handia piztu du Malicken azken lanak. Brad Pitt eta Sean Penn ditugu pelikulako protagonistak, eta Sail Ofizialean aurkeztu dute, Urrezko Palma eskuratzeko lehian.

The tree of life lana aurkeztu dute astelehen honetan Canneseko zinemaldiaren 64. edizioan. Terrence Malick AEBetako zuzendariaren azken pelikulan Brad Pitt eta Sean Penn ditugu protagonista, eta 2011ko Urrezko Palma eskuratzeko lehiakideen artean dugu, Sail Ofizialean.

50eko hamarkadatik egungo gizartera salto egiten duen Texaseko familia baten istorioa dakarkigu pelikulak. Baina, oinarrian, unibertsoaren eta gizakiaren sorreraz, erlijioaz, heriotzaz eta amodioaz hitz egiten duen ''''laburpen mamitsua'''' da Malicken azken filma.

Brad Pittek aurkeztu du pelikula komunikabideen aurrean (zuzendaria ez da bertan, lotsagatik, laguntzaileek jakitera eman dutenez). ''''Paregabea izan da'''', esan du Brad Pittek, Malickekin izandako esperientziaz aritu denean. Filmaketan askatasun handia utzi omen die zuzendariak aktoreei. ''''Argi duzu eku onetan zaudela'''', gaineratu du aktore ezagunak askatasun horren harira. Lan horretan egindako interpretazioak orain arte egindako guztia aldatu duela esan du Brad Pittek. ''''Gidoiaz kanpo'''' eta aktore ez profesionalekin Malickek duen lan egiteko moduaz interesa agertu du aktoreak, eta bide hori ikertzen jarraitzeko nahia plazaratu du komunikabideen aurrean.

Sean Penn dugu pelikulako beste protagonistetako bat, Brad Pitten pertsonaiaren semearen paperean, baina hau ere ez da prentsaurrekoan izan.