Itxi

Zinema

Asteko estreinaldiak

'Piratas del Caribe 4': dena prest zinema aretoetako batailari ekiteko

Erredakzioa

'Una mujer, una pistola y una tienda de fideos chinos' (Coen anaien 'Sangre fácil' lanaren moldaketa) eta Pilar Lopez de Ayalaren 'El extraño caso de Angélica' filmak ere ditugu estreinaldien artean.

Piratas del Caribe: en mareas misteriosas pelikula da nagusi asteko estreinaldietan. Pirata ezagunen sagak laugarren atala du hau, eta Johny Depp eta Penelope Cruz dira bertan protagonistak. Joan den asteburuan Canneseko zinemaldian aurkeztu zuten.

Ez da zinema-pantailetan aurkituko dugun eskaintza bakarra, ordea. Estreinaldien artean ditugu ere Una mujer, una pistola y una tienda de fideos chinos (Zhang Yimou zuzendari txinatarrak zuzendutako Coen anaien Sangre fácil lanaren moldaketa), eta Pilar Lopez de Ayala protagonista duen El extraño caso de Angélica. Carles Pastor zuzendari valentziarraren Bestezuelas lanak eta 2008an hildako Guillaume Depardieu aktorearen Versalles filmak osatzen dute aste honetako proposamen berrien zerrenda.

Ez da zinema-pantailetan aurkituko dugun eskaintza bakarra, ordea. Una mujer, una pistola y una tienda de fideos chinos (Zhang Yimou zuzendari txinatarrak zuzendutako Coen anaien Sangre
fácil
lanaren moldaketa) eta Pilar Lopez de Ayala protagonista duen El extraño caso de Angélica ere estreinaldien artean ditugu. Carles Pastor zuzendari valentziarraren Bestezuelas lanak eta 2008an
hildako Guillaume Depardieu aktorearen Versalles filmak osatzen dute aste honetako proposamen berrien zerrenda.

Johny Deppen Jack Sparrow piratak du protagonismo nagusia Piratas del Caribe lanaren laugarren atalean, Penelope Cruz, Geoffrey Rush eta Ian McShane aktoreekin batera. 3Dtan filmatu dute lana, eta betiko edertasuna bilatuko dute abentura berri honetan.

Zhang Yimou zuzendari txinatarren esperimentua da Una mujer, una pistola y una tienda de fideos chinos filma. Coen anaien Sangre Fácil lanaren moldaketa egin du Yimouk oraingoan, eta, bertsio berri honetan, Txina inperialera garamatza. Fideo txinatarrak saltzen dituen dendari batek sikario bat kontratatzea erabakiko du, bere dendan lan egiten duen langile batekin harremanak izanda emazteak berarekin desleial jokatu duela jakin ondoren. Baina senarrari esku artetik ihes egingo dio bere planak.

Manoel de Oliveira zuzendari portugaldarraren azken lana da El extraño caso de Angélica, eta Pilar López de Ayala aktore espainiarra dugu bertan protagonista. Angelica hil egin da, baina bere gorpuari argazkia atera behar dion argazkilariarengan maitasun sentimendua sortarazteko gai da oraindik; izan ere, argazkilaria neskaren irribarrea ikusteko gai da bere kameraren objektibotik.

Valentziako Carles Pastor zuzendaria zakur lasterketen munduan barneratuko da Bestezuelas lanean. Bertan emakume bera maite duten bi gizonezkoen eta emakume horren maitasun istorioa kontatuko digu. Gustavo Salmerón, Marian Álvarez eta Roger Casamayor dira protagonistak.

Pierre Schöller zuzendariak filmatu du Versalles, bost urteko haur baten eta bere amaren istorioa lantzen duen drama frantziarra. Parisen, kale gorrian egiten dute lo ama-semeak. Egun batean, Versallesera iritsi ostean, amak aurreko gauean ezagutu duen gizonezko batekin utziko du semea. 2009ko Cesar sarietan film onenaren atalean izendatu zuten lana, eta 2008an zendutako Guillaume Depardieu (Gerard Depardieu ezagunaren semea) aktorearen azken lana izan zen.