Itxi

Zinema

Ekainaren 6tik 10era

Zine Arraroaren 2. zikloa egingo dute Artelekun

Erredakzioa

Proiekzio, ikastaro eta hitzaldien bidez, gaur egungo ikus-entzunezkoen zalantza, beldur eta arriskuak argitu nahi dituzte.

Donostian, Artelekun, egingo dute ekainaren 6tik 10era bitartean Zine Arraroaren 2. zikloa. MAPA elkarteak antolatu duen jaialdian hainbat proiekzio, hitzaldi eta ikastaro egingo dituzte, gaur egungo ikus-entzunezkoen egoera ulertzeko asmoz.

Oliver Laxe zinema zuzendari galiziarrak, esaterako, bere lanen errepasoa egingo du Todos vós sodes capitáns filma ere eskainiaz. Garbiñe Ortega zinema komisarioak pantailaren aurrealdean eta atzealdean nola programatu azalduko du, hitzaldi batean hainbat proiekziok lagunduta.

Ekainaren 8an Yosigok eta Jon Uriartek behin erabiltzeko kamerei buruzko ikastaroa bat eskainiko dute. Hurrengo egunean, hilaren 9an, Miguel Apariciok eskuz egindako zinemari buruzko ikastaroa emango du. Aparicio 8 mm eta 16 mm-tako zintekin lan egiteagatik da ezagun.

Jonás Truebak Todas las canciones hablan de mi filma erakutsiko du ekainaren 10ean, eta Nacho Vegasek itxiko du zikloa hitzaldi-kontzertu batekin.

Doako sarrera izango dute antolatu dituzten ekintza guztiek.