Itxi

Zinema

Asteko estreinaldiak

'Hanna' hiltzaile gaztea, Wes Craven eta James Wanen izuaren aurka

Erredakzioa

Wes Craven 'Scream' sagaren egileak 'Almas Condenadas' estreinatuko du; eta James Wan 'Saw' filmeko gidoilariak 'Insidious' aurkezten du. Komedia 'Diario de Greg 2' eta 'Mami Blue' filmekin dator.

Hanna, jaio zenetik hiltzeko trebatu duten umea da aste honetako estreinaldietako protagonista, baina izuarekin lotutako hainbat proposamen izango dira, generoaren bi aditurekin:&' || 'nbsp;Wes Cravenek Almas Condenadas aurkezten du eta James Wanek Insidious. Komedia maite dutenek beste aukera batzuk dituzte:&' || 'nbsp;Diario de Greg 2:&' || 'nbsp;La ley de Rodrick eta Mami Blue espainiarra. Zinema sozialak Kolonbiara eramango gaitu, Los colores de la montaña lanarekin.

Duela 14 urte jaio zen Hanna (Saoirse Ronan) eta ez da inoiz basotik irten. Eric bere aitak (Eric Bana), CIAko agente ohia, gobernuko ofizial bat hiltzeko entrenatu du eta misio horrek mundu ezezagun batera eramango du. ''Hanna'' lanean, Saoirse Ronan aktore gazteak Joe Wrightekin lan egiten du berriz. Zuzendariak ''Expiación, más allá de la pasión'' lanarekin Oscarretarako izendatua izan zen. Eric Bana, Ton Hollander eta Olivia Williams aktoreek ere parte hartu dute.

Wes Craven, ''Scream'' eta ''Pesadilla en Elm Street'' bezalako sagen egileak ''Almas condenadas'' aurkezten digu. Besteak beste, Max Thieriot, John Magaro eta Emily Meade aktoreek parte hartu dute. Rivertoneko tripa-ateratzaileak, hil zen gauean jaiotako guztiak hiltzeko bueltatuko zela zin egin zuen. Ezezagun batek bere hitza betetzen hasten da, Massachusettseko herri txiki batean ikara sortuz.

James Wan ''Saw'' sagaren egilea da eta ''Insidious'' lanarekin, bueltan da. Patrick Wilson, Rose Byrne eta Barbara Hershey dira protagonistak. Josh (Patrick Wilson)&' || 'nbsp;eta Renai (Rose Byrne) senar-emazte zoriontsuak dira, hiru seme-alabekin, bietako batek istripu bat izan eta koman gelditzen denera arte. Hortik aurrera, gertakari paranormalak gertatzen hasten dira.

Jeff Kinney idazlearen ''El diario de Greg'' liburu-sorta arrakastatsua zinema-aretoetara helduko da David Bowers zuzendariaren eskutik. ''Diario de Greg 2: La ley de Rodrick'' familiarteko komedia bat da:&' || 'nbsp;Gregen papera Zachary Gordonek hartuko du eta Rodrickena, Devon Bostickek. Gregek institutuko zazpigarren kurtsoa hasi berri du. Rodrick anai nagusiaren aurka egin beharko du, gurasoek anaiak elkartzeko lanak hartzen dituzten bitartean.

Carlos Cesar Arbelazek ''Los colores de la montaña'' zuzentzen du, Kolonbia eta Panamak elkarlanean egindako filma:&' || 'nbsp;Kolonbiako barne-gatazkari begirada bat da, umeen ikuspegitik. Manuel da protagonista nagusia, bederatzi urteko ume bat:&' || 'nbsp;atezaina izan nahi du, baina pilota galdu du, minaz beteriko zelai batean erori ostean. Arriskuak arrisku, Julian eta Poca Luz lagunak pilota berreskuratzeko konbenzitzen ditu.

Honduraseko gazte batek eta alabak egoitza batean sartu nahi duen ama batek Huelvara egiten dute ihes egiten dute, ''Mami Blue'' diskotekaren bila. Bizitza aldatuko dien bidaia izango da:&' || 'nbsp;gasolina-zerbitzugune baten lapurreta batean nahasita suertatzen dira eta guardia zibilarekin topo egiten dute. Miguel Angel Calvo Buttinik zuzentzen du eta Fele Martinez, María Alfonsa Rosso, Lorena Vindel edo Leo Rivera dira protagonistak.