Itxi

Zinema

Azaroak 11-14

Lau euskal film, New York City Basque Film Festival jaialdian

eitb.eus

‘Amama’, ‘Margolaria’, ‘Urte berri on, amona!’ eta ‘Jai Alai Blues’ filmak proiektatuko dituzte azaroaren 11tik 14ra Village East Cinema aretoan.

  • 'Jai Alai'

    'Jai Alai Blues' dokumentala eskainiko dute New Yorken, besteak beste

New York City Basque Film Festival jaialdia egingo dute datorren astean AEBetako hirian, eta lau euskal film eskainiko dituzte azaroaren 11tik 14ra bitartean Manhattan uharteko Village East Cinema aretoan, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

Lehen edizio hau Eusko Jaurlaritzak AEBetan duen Ordezkaritzak antolatu du, Etxepare Institutuaren laguntzarekin, eta euskara, euskal kultura eta zinema herrialde iparamerikarrera hurbiltzea du helburu nagusi. Emanaldi guztiak euskaraz egingo dituzte, ingelesezko azpitituluekin, eta 500 ikusle inguru espero dituzte New Yorkeko euskal komunitateko kideen eta bertako zinemazaleen artean.

Azaroaren 11n, 'Amama' Asier Altuna zuzendariaren filma proiektatuko dute; azaroaren 12an, asteartean, 'Margolaria' Oier Aranzabalek 2018an zuzendutako dokumentala; 'Urte Berri On, Amona!' Telmo Esnalek zuzendutako pelikula izango da hurrengoa, azaroaren 13an; eta, amaitzeko, 'Jai Alai Blues' Gorka Bilbao zuzendariaren dokumentalak itxiko du New Yorkeko Euskal Zinema jaialdia, azaroaren 14an.