Zinema
Zinema
Uztailaren 1ean estreinatuko dute 'Valeria descalza'
Erredakzioa
Ernesto del Riok zuzendutako pelikularen aurrestreinaldia bihar, ekainaren 30ean, izango da AlhondigaBilbaon.
Aurrestreinaldia egun bat lehenago, ekainaren 30ean, izango da AlhondigaBilbaon, 20:00etan.
Sinopsia
Istorio bat bi hiritan: Bilbo eta La Habana. Bi gizon, bi emakume eta gauza asko azaltzen dituen kanta bat. Hitzak, musika eta behin-behineko zenbait sentimendu. Uharte bat eta bi adin: Salvador, bere bizitzaren amaieran dagoen arkitekto zahar bat. Valeriak, bere hogei urteko alabak, orainaldia intentsitatez bizitzen du Nadia bere lagunarekin batera eta ez du aitarekin zerikusirik eduki nahi. Raul eta Leonor euren erlazioaren amaieraren aurrean daude. Raul, berrogeita piko dituela, Valeria ezagutu berri du eta ezin du burutik kendu. Amodioaren eta bere itxura apetatsuen ingurukoa da filma.