Zinema
Urtarrilak 13-18
Dock of the Bay, ikusten den musika, Donostiako pantaila handietan
eitb.eus
Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiak 26 proiekzio eta hainbat jarduera alternatibo eskainiko ditu urtarrilaren 13tik 18ra.
-
"At the matinee" CBGB lokal mitikoaren historia kontatzen duen film italiarra egngo da lehian
Gaur hasiko da Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiaren hamahirugarren edizioa, urtarrilaren 18ra arte.
Bederatzi lan lehiatuko dira, besteak beste "At He Matinee" (lehen egunean) CBGB New Yorkeko 80ko hamarkadako klub famatuari buruzko pelikula, "Rolling Stone: Life and Death of Brian Jones" (urtarrilak 16) Brian Jones taldearen sortzaileari buruzko dokumentala eta "Los demenciales chicos acelerados: Euskadi y tal" Kikol Grauren lana euskal rockar buruz: Kortatu, Negu Gorriak, Zarama, Delirium Tremens, Hertzainak, Barricada, Berri Txarrak eta Lendakaris Muertos….
Halaber, Sail Ofizialetik kanpo, hainbat lan interesgarri ikusi ahalko dira, PJ Harvey, M.I.A., Leonard Cohen eta Daniel Johnston musikariei eta Suede taldeari buruzkoak, esaterako.
Gainera, Dock of the Bayk hiru film labur proiektatuko ditu, "Musical Voyage", "Vigilia – Fi de gira de 45 cerebros y un corazón" Maria ARnal eta Macel BAges kataluniar musikariei buruzkoa eta "Kyoko", eta zuzeneko musika proposatuko du.
Dock Live!-k hiru saio berezi izango ditu aurten, urtarrilaren 15, 16 eta 17an, Tabakaleran. Asteazkenean, 21:00etan, Joseba B. Lenoiren txanda izango da: "Bai, bagera" dokumentalaren musika zuzenean joko du, Larraitz Zuazo zuzendariaren muntaia alternatibo batekin.
Urtarrilaren 16an, 21:00etan, Elena Setienen kontzertu-akelarre bat antolatu dute, 1922an Benjamin Christensenek zuzendutako Haxän kultuzko pelikularen "remix alkimiko" batek lagundua, Koldo Almandozen ikuspegitik.
Hilaren 17an 19:00etan, Musikeneko Auditorioan, Synchresis artxiboko bideomusikako lanak proiektatuko dira "Musikene meets Synchresis" programaren barruan.