Publizitatea
Itxi

2020/03/02

12:18

Zinema

Martxoaren 7ra arte

Punto de Vista jaialdiaren hamalaugarren edizioa, abian

Agentziak | Erredakzioa

Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiak 139 pelikula eskainiko ditu, antolatzaileen hitzetan, “topagune bihurtuta”.

  • "Apparition"

    "Apparition" filma eskainiko dute, besteak beste, Sail Ofizialean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdia astelehen honetan, martxoak 2, hasiko da, proiekzioetako batzuek “sentsazio ozeanikoa” emango diotelarik, “X Films” saila hamargarrenez egingo duten urtean.  

Punto de Vistaren programazioa zazpi sail handitan antolatu dute, hamalaugarren honetan, tartean Sail Ofiziala. Mila film baino gehiago jaso dituzte antolatzaileek aurten, eta hamasei herrialdetako lanak erakutsiko dituzte sail nagusian.

Gainera, atzera begirakoak egongo dira, Anne Charlotte Robertsoni buruzko monografikoa, Alemaniako eta Txileko zinemagileei buruzko zikloa edo “An Oceanic Feeling” sail tematikoa.

Hamalau ediziotan, Punto de Vista “ez fikziozko zinemarekin lotutako ikus-entzunezko industriaren topagunea” bihurtu da, antolatzaileen iritziz, eta aurten 139 pelikula eskainiko ditu 69 saiotan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena