Zinema
Aipamena
Agustí Villarongarentzat Zinematografia Sari Nazionala
Erredakzioa
'Pa negre' filmeko zuzendariak 30.000 euro jasoko ditu.
Agustí Villarongarentzat izango da aurtengo Zinematografia Sari Nazionala, Kultura Ministerioak urtero egiten duen aipamena. Pa Negre pelikulako zuzendariak 30.000 euro jasoko ditu.
Agustí Villaronga (Palma 1953) Espainiako egile zinemaren ordezkarietako bat da, eta gidoi misteriotsu, beldurgarri eta klaustrofobikoak idazteagatik da ezaguna.
Carlos Cuadros ICAA Zinematografia eta Ikus-Entzunezko Arteen Institutuko zuzendaria, Imanol Uribe, Josefina Molina eta joan den urtean saritutako Alex de la Iglesia izan dira epaimahaiko kideak. Hilaren 18an erabakitzekoak ziren aurtengo saritua, baina erabakia atzeratu behar izan zuten, epaimahaia paritarioa izan zedin.