Itxi

Zinema

Atzera begirakoa

Montxo Armendarizi buruzko zikloa egingo dute Stockholmen

Erredakzioa

Ez izan beldurrik (2011) filmaren estreinaldiarekin bat egingo du eta Bihotzondoko sekretuak (1997), Isiltasun hautsia (2001) eta Obaba (2005) lanak ere eskainiko dituzte bertan.

  • Montxo Armendarizi buruzko zikloa egingo dute Stockholmen

    Montxo Armendáriz 'No tengas miedo' filma grabatzen. Argazkia: Filmaren web ofiziala.

Espainiar Zinemaren II. Jaialdia egingo dute irailaren 12tik 18ra Stockholmen. Cervantes Institutuak Espainiar Enbaxadarekin, Kulturhuset kultur etxearekin eta Bio Riorekin elkarlanean antolatu duen jaialdian Montxo Armendariz nafarrari buruzko atzera begirakoa egingo dute.

Ez izan beldurrik filma Suedian estreinatzearekin bat egingo du aurtengo edizioak, eta Armendarizen Bihotzondoko sekretuak (1997), Isiltasun hautsia (2001) eta Obaba (2005) lanak ere eskainiko dituzte bertan.

Zuzendari nafarraren ibilbidea Suedian ezezaguna bada ere, aukera paregabea izango da bere lana han zabaltzeko. Horretarako, Armendariz bera izango da bertan, zikloa aurkezten.

Segundo Chomonen lanak, Chico & Rita, Elisa K eta Amaigabeko gaua ere ikusgai izango dira jaialdi honetan.