Itxi

Zinema

Italiako zinema jaialdia

Dena prest Venezian 2011ko Urrezko Lehoiaren irabazlea ezagutzeko

Erredakzioa

'Shame' eta Fassbender film honen protagonista faboritoen artean daude, biak aldi berean sariak jasotzea ezinezkoa bada ere. Baliteke Polanskiren 'Carnage' lanak ere sariren bat eskuratzea.

Larunbat honetan banatuko ditu Veneziako Mostrak 68. edizioko sariak, eta Steve McQueen zuzendariaren 'Shame' filma eta pelikula horretako protagonista, Michael Fassbender,ditugu kiniela askotan faborito. Dena den, hautagai bateraezinak dirabi hauek, Mostrako arauek ez baitute baimentzen Urrezko Lehoia etaaktore onenaren Copa Volpi saria film berari ematea.

Egon badaude pelikula onenaren saria eramateko beste faborito batzuk: Roman Polanskiren 'Carnage' lana da Variety aldizkarian puntuazio handiena jaso duena; eta Tomas Alfredso suediarraren 'Tinker, tailor, soldier, spy', eta Alexander Sokurov errusiarraren 'Fausto' pelikulak ere gustukoak izan dira aurtengo edizioan.

Adituenustetan, zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eta epaimahaiaren sariberezia eskuratzeko aukera handiak dituzte horiek guztiek.


Berdintasuna ere gizonezko eta emakumezko onenen artean

Epaimahaiak ez du lan erraza izango aktore onenaren sariak erabakitzerakoan. Fassbenderrez gain, Gary Oldman ('Tinker, tailor, soldier, spy'), eta Ryan Goslin ('The ides of march') ere faboritoen artean daude. Matthew McConaughey ('Killer Joe') eta 'Carnage' filmeko Christoph Waltz eta John C. Reilly ere badaude kinieletan.

Emakumezkoen atalean, Kate Winslet ('Carnage'), Ariane Labed ('Alpis') eta Deanie Yip txinatarra ('A simple life') dira gehien aipatzen diren izenak.


Aronofski buru den epaimahaia

Faboritoak eta kinielak alde batera tusita, Darren Aronofski buru den epaimahaiak erabakiko ditu irabazleak. Aranofskik 'Pi' eta 'Black Swan' filmeak zuzendu ditu. Veneziako Mostrr hasieran zinemagile honek adierazi duenez, "adimen eta emoziozko zirrara sorrarazten didan filmea izango da niretzat irabazlea".

Sarien irabazleak erabakitzeko lanean Erresuma Batuko David Bryne Talking Headseko fundatzaileetako bat, Tood Haynes AEBetako ekoizlea, Mario Martone Italiano zinemagile eta antzerki zuzendaria, Alba Rohrwacher Italiako aktorea, Andre Techine Frantziako zuzendaria eta Eija-Liisa Ahtila Finlandiako ikuste-artista izango ditu lagun.