Zinema
Heriotza
Andy Whitfield, 'Spartacus' telesaileko aktorea, hil da
Erredakzioa
Linfoma batek eragin dio heriotza Spartacus: Blood And Sand telesaileko izarrari.
-
Andy Whitfield. Argazkia: IMDb
Andy Whitfield aktore australiar ezaguna, Spartacus: Blood And Sand telesaileko izarra, linfoma baten ondorioz hil da.
Bertako prentsaren arabera, 39 urteko aktorea Vashti emaztearekin zegoen heriotzak harrapatu zuenean. Alargunaren esanetan, 'gazte eder eta borrokalaria zen'.
Galesen jaio zen Whitfield, nahiz eta Australian igaro zuen bere bizitzako zati handi bat. Aktore ezezagun bat zen Espartakoren antzezlana egiteko castingera aurkeztu zenean. Biolentzia eta sexuak betetako telesailak mundu mailako ospea eman zion. Bigarren denboraldia grabatzeko prestaketetan zegoen duela 18 hilabete gaixotasuna iragarri ziotenean, eta horren ordez Liam McIntyr jarri zuten.