Zinemaldia 2024
Euskal Zinemaren gala
Querejeta: 'Nire aberria Hernani da, eta saria Hernanirentzat da'
Erredakzioa
Elias Querejeta zinema ekoizleak Zinemira saria jaso du asteazken honetan, Zinemaldian. 'Bi anai' Imanol Rayoren lanak Serbitzu Zinemira saria jaso du.
Asteazken honetan Euskal Zinemaren Gala egin dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta Elias Querejeta ekoizleak Zinemira saria jaso du bertan.
''Haurtzaroa aberria da. Nire aberri bakarra'' behin irakurritako hitzak gogoratu ditu, eta, horren harira, Hernaniz gogoratu da Querejeta. ''Nire haurtzaroa Hernani da, beraz, nire aberria. Hernanirentzat da sari hau', esan du hitzaldi labur batean. Bere haurtzaroko lehen lagunaz ere gogoratu da zinemagilea.
Ez da izan gaueko saritu bakarra, 'Bi anai' Imanol Rayoren lanak lortu baitu Serbitzu Zinemira saria. Ekitaldia bukatuta, Rayoren lana eta Gregorio Muroren 'Zeinek gehiago iraun' film laburra ikusteko aukera egon da.