Zinema
Bilbo
Zinema ikasleak, Juanma Bajo Ulloaren desafioari aurre egiteko prest
Erredakzioa
Bi talderen arteko lehia oinarri duen zinema tailerra egiten ari dira egunotan Bilboko Alondegian, Bajo Ulloaren begiradapean: astebete baino gutxiago, film labur bat filmatu eta estreinatzeko.
Juanma Bajo Ulloa zinemagilea Bilboko Alondegian da egunotan, 'Desafioa' ikastaroa gidatzeko.
Zinema ikastaro berezia da: bertan parte hartzen duten 25 ikasleak bi taldetan banatu dituzte, eta, argumentu bera oinarri hartuta, film labur bana filmatu eta estreinatu behar du taldeetako bakoitzak. Astebete baino gutxiago dute lana bukatzeko, Bajo Ulloak gainbegiratuta.