Itxi

Zinema

Zinema

Irailaren 30ean estreinatuko dute 'Urte berri on, amona!'

Erredakzioa

Telmo Esnalek zuzendu du komedia beltzak markatutako filma. Barton Filmsek banatuko du eta Irusoinen ekoizpena da.

217
EITB Kultura: Urteberri on, amona!

Donostiako 59. Zinemaldian kritikaren eta publikoaren harrera ezin hobea izan ondoren, 'Urte berri on, amona!', Telmo Esnal zarauztarraren lehen film luzea, irailaren 30ean iritsiko da Estatu osoko zinema aretoetara. Komedia beltzak markatutako filmak EITBren parte-hartzea izan du; Barton Filmsek banatuko du eta Irusionen ekoizpena da.

Mari amona 'berezia' zaindu behar duen familia baten tirabirak kontatzen dituen komedia beltz honetan Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola eta Pedro Otaegi dira protagonista.

Aurretik, Telmo Esnal zarauztarrak 'Aupa Etxebeste' filma zuzendu zuen, Asier Altunarekin batera. Horrekin batera 'Amona putz!', 'Taxi?', 'Txotx', eta '40 ezetz' film laburrak ere zuzendu ditu, azken biak Altunarekin elkarlanean.