Itxi

Zinema

Bilbon

Guantanamori buruzko film batek irabazi du Zinema Ikusezina jaialdia

Lúc Coté eta Patricio Henriquezen 'A usted no le gusta la verdad: 4 días en Guantánamo' lanak film luze onenari saria eskuratu du, eta 'Heroínas sem nome' pelikulak film labur onenarena.

04:52
EITB Kultura: Zinema Ikusezina

Bilboko Zinema Ikusezina jaialdiaren 3. edizioak "A usted no le gusta la verdad: 4 días en Guantánamo" film luzeari eskaini dio lehen saria. Lúc Coté eta Patricio Henríquez dira egilea, antolatzaileek agiri batean jakinarazi dutenez.

"Heroinas sem nome" izeneko lanak eskuratu du film labur onenari saria. Pello Gutierrezek eta David Aguilarrek Espainia eta Angolaren arteko koprodukzioa da. Giza Eskubideen saria Egiptoko "Prohibido" lanak eskuratu du eta Genero Parekotasunaren saria India, Nepal, Afganistan eta Espainiak ekoiztutako "Cartografia de la soledad" izan da. Emakume batek egindako lan onena Irene Colell, Itsasne Gaubeka, Isabel Stolcke, Nuria Costa eta Leonor Sanchisen "Este cuento no se ha acabado" izan da.

Gainera, kulturen arteko saria "Europe is good? Atrapados en Marruecos" izeneko lanak jaso du, Javier Valdezateren lana, Espainia eta Marokoren arteko lankidetzan. Garapen iraunkorrari saria Jean-MIchel Rodrigo eta Marina Paugamen "Villa el Salvador" (Peru/Frantzia) jaso du eta ikasleen saria Gerardo Herreroren "Picnic" lanarentzat izan da.

Zinema Ikusezina jaialdiaren Publikoaren saria Alex Noppelen "Victorio" lanarentzat izan da.