Zinema
Urria
'Nekrogune', Beldurrezko Zinemaren astea kalean
Erredakzioa
'Poteo of the dead' poteoa, 'Nekrogune Fashion Week' jaialdia, 'Master of Doom' lehiaketa eta 'Zonbi galduaren bila' 'gymkhana' egingo dituzte.
-
Zombi Walk 2010. Argazkia: EITB
Urriaren 29an hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, hiriko hainbat txokotan egingo dituzten ekitaldi bereziekin.
'Zombie Walk' ekimenaren lehen edizioak izandako arrakastaren ondoren, aurten Alde Zaharreko tabernetan poteoa egingo dute azaroaren 4an. 'Poteo of the dead' izena izango du ekimenak, eta makillatzeko gune bat jarriko dute Boulevardeko kioskoan, hitzordura behar bezala joateko.
'Nekrogune Fashion Week' jaialdiak, gainera, Donostiako artista gazteen lanak eskainiko ditu, beldurrezko eta fantasiazko generoetan oinarritutako kamisetekin. Beldurrezko aginte-makila eskuratzeko 'Master of domo' lehiaketan parte hartu beharko da. Final handia azaroaren 2an izango da, Fnac saltokian, 19:30ean.
Familiako kide guztiek 'Galdutako zonbiaren bila' abenturan parte hartzeko aukera izango dute. Urriaren 30ean egingo dute euskarazko 'gymkhana' berezia hau, taldeka, Donostiako Alde Zaharrean.