Itxi

Zinema

Urriaren 19tik aurrera

'Emakume zinemagileak' zikloaren azken edizioa, Gasteizen

Erredakzioa

Zinemaren hasierako urratsekin hasi eta gaur egun arte, ia hamabi hamarkada aztertu dituzte azken lau urteotan. 2010eko zinema aztertuta itxiko dute ziklo sorta.

  • 'También la lluvia' Iciar Bollainen lana eskainiko dute 'Emakume zinemagileak' zikloan.

Gasteizko Montehermoso kulturgunean 'Emakume zinemagileak' zikloaren laugarren eta azken edizioari ekingo diote asteazken honetan.

Ziklo honekin, ia hamabi hamarkada aztertu dituen ibilbidea itxiko dute. Zinemaren hasierako urratsekin hasi eta gaur egun arte, emakumeek zinema munduan izan duten papera aztertu dute lau ziklotan.

2008an egin zuten lehena, 'Emakumeak zinemaren hasieran' gaia oinarri hartuta. 'Emakume zinemagileak: konpromisoa eta ahanztura' izena jarri zioten 2009koari, eta "Emakume zinemagileak: teoria eta praxi politikoa' izan zen 2010ekoa. Aurtengo edizioan, gaur egungo gizarteak bizi dituen aldaketak islatzen dituen emakumeen zinema izango dute aztergai.

Britainia Handiko, Zeelanda Berriko, Belgikako, Argentinako, Libanoko eta Espainiako emakumezko zinemagileen lanak eskainiko dituzte, jatorrizko bertsioan, eta gaztelaniazko azpitituluekin. 'Berlín interior' (Liliana Cavan) lanarekin ekingo diote programazioari, hilaren 18an. Abenduaren 21era arte, asteazkenero izango dira emanaldiak, 19:00etan, eta doakos izango da sarrera.

Azken ziklo honetan honako lan hauek eskainiko dituzte: 'Chicas de Nueva York' (Lizzie Borden); 'Chocolat' (Claire Denis); 'Privilegio' (Yvonne Rainer), 'Heridas de guerra' (Pratibha Parmar), 'Retrato de una dama' (Jane Campion); 'Los espigadores y la espigadora' (Angés Varda); 'La Ciénaga' (Lucrecia Martel), 'La cometa' (Randa Chahal (Líbano) eta 'También la lluvia' (Iciar Bollaín).