Itxi

Zinema

Zinebi

Palestinako gatazka Bilbora heldu da

Erredakzioa

Masao Adachi egile japoniarraren film garrantzitsuenekin egindako erakusketa bat ere aurkeztu du Zinebik.

00:37
Zinebik ziklo berezia eskaini dio Palestinako zinema iraultzaileari

Bilboko Zinebi 53n, zinema palestinarrari buruzko zikloa aurkeztu dute gaur. Ziklo horrek, nazioarteko zenbait egilek, Palestinaren eta Israelen arteko gatazkaren inguruan egindako filmak ikusteko aukera eskainiko du. 'Palestina Pre-194. Zinema Iraultzaile palestinarra (1968-1982)' izena hartuko du.

Zikloa gutxi ezagutzen den Palestinako zinema produkzioaren zenbait alderdi historikotan, eta nazioarteko zenbait zinegilek (Jean-Luc Godard, Anne-Marie Miéville, Masao Adachi, etc) Palestinaren eta Israelen arteko gatazkaren inguruan egin dituzten filmetan oinarritzen da.

Zinebik, gainera, Masao Adachi zinemagile japoniarraren film garrantzitsuenetako batzuen erakusketa ere programatu du. Gaur egungo zinema garaikidean dagoen egile eztabaidatuenetakoa, forma aldetik libreenetakoa eta konprometituenetakoa da.