Itxi

Zinema

Heriotza

Antxon Ezeiza zinemagile donostiarra hil egin da

Redacción

'A través del futbol' eta 'Las secretas intenciones' zintetan parte hartu zuen, Elias Querejetarekin batera. 'Ke arteko egunak' lanarekin, Zinemaldiko Donostia Saria eskuratu zuen.

01:09
Antxon Ezeiza zinemagile donostiarra hil egin da

Antxon Ezeiza zinemagile donostiarra hil egin da, 76 urte zituela.

Oso gazte hasi zen zinemaren munduan, Donostiako zineklubekin erlazioa izan zuelako. Zuzenbidea ikasi zuen eta Madrileko Zinema Eskolan sartu zen, baina utzi egin zuen ikasketak amaitu gabe.

Madrilen bizi zen donostiarren lagun taldearekin lan egin zuen eta Elias Querejetaren lanera hurbildu zen, bere ibilbideko lehen urteetan. 1960an 'A través de San Sebastián' film laburra zuzendu zuten Ezeizak eta Querejetak. 1962an errepikatu zuen 'A través del fútbol' lanean.

Espainiako zinema berriaren parte izan zen eta Querejetarekin, ekoizle moduan, 'El próximootoño' (1963), 'De cuerpo presente' (1965), 'Último encuentro' (1966) eta'Las secretas intenciones' (1969) film luzeak egin zituen. 

1973an Erdialdeko Amerikan izan zen eta 'Mina, viento de libertad' (1976) eta 'Elcomplot mongol' (1977) filmak grabatu zituen bertan. 1977an Euskal Herrira itzuli zen Euskal Zinemagintzaren oinarriak sendotzeko. 'Ikuska' (1978-1985) saila kokatzen dugu testuinguru honetan. Euskaraz grabatu zituzten 20 film labur, film dokumental moduan.

1989an Euskal Herrian egin zuen lehen film luzea aurkeztu zuen Donostiako Zinemaldian, 'Ke arteko egunak' eta Donostia Saria eskuratu zuen.

1995an beste film luze bat aurkeztu zuen, 'Felicidades, Tovarich' eta 2003an, Donostiako Zinemaldiaren 51. edizioan, Ama Lur saria eskuratu zuen bere ibilbide profesionalagatik.