Itxi

Zinema

Urrezko Globoak

'Nomadland' eta 'The Crown' garaile Urrezko Globoetan

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Chloe Zhaok zuzendutako lanak drama onenaren eta zuzendari onenaren sariak irabazi ditu. Netflixen 'The Crown' telesailak, aldiz, lau sari eskuratu ditu.

3:01
Chloe Zhao,

Nomadland pelikula eta "The Crown" telesaila izan dira irabazle nagusiak bart AEBn banatu dituzten Urrezko Globoetan. Ezohiko ekitaldia izan da, pandemiagatik. Tina Fey eta Amy Poehler aurkezleek gidatu dute saioa, Los Angelesetik eta New Yorketik, hurrenez hurren, eta izendatuek telematikoki parte hartu dute ekitaldian.

Zinema alorreko sarietan, Nomadland filmak drama onenaren eta zuzendari onenaren sariak irabazi ditu. Gainera, Chloe Zhaok historia egin du, Urrezko Globoen historian zuzendari onenaren saria irabazi duen bigarren emakumea baita.

Telebista alorreko sarietan, ostera, "The Crown"ek eta "The Queen's Gambit"ek telesail eta telesail labur onenen sariak jaso dituzte.

Bestalde, Jane Fonda ere saritu dute bere ibilbide oparoagatik.

Zinema alorreko irabazleen zerrenda

Drama onenaren saria: Nomadland

Komedia edo musikal onenaren saria: Borat Subsequent Moviefilm

Zuzendari onenaren saria: Chloe Zhao (Nomadland)

Drama alorreko emakumezko aktore onenaren saria: Andra Day (The United States Vs. Billie Holiday)

Drama alorreko gizonezko aktore onenaren saria: Chadwick Boseman (Ma Rainey's Black Bottom)

Komedia edo musikalen alorreko emakumezko aktore onenaren saria: Rosamund Pike (I Care a Lot)

Komedia edo musikalen alorreko gizonezko aktore onenaren saria: Sacha Baron Cohen (Borat Subsequent Moviefilm)

Antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria: Daniel Kaluuya (Judas and the Black Mesiah)

Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria: Jodie Foster (The Mauritanian)

Atzerriko film onenaren saria: Minari

Animaziozko film onenaren saria: Soul

Gidoi onenaren saria: Aaron Sorkin (The Trial of the Chicago 7)

Soinu banda onenaren saria: Trent Reznor, Atticus Ross eta Jon Batiste (Soul)

Jatorrizko abesti onenaren saria: "Io sì" (La vita davanti a se)

Telebista alorreko irabazleen zerrenda

Drama onenaren saria: "The Crown"

Komedia edo musikal onenaren saria: "Schitt's Creek"

Telesail mugatu edo telebistarako egindako film onenaren saria: "The Queen's Gambit"

Drama alorreko gizonezko aktore onenaren saria: Josh O'Connor ("The Crown")

Drama alorreko emakumezko aktore onenaren saria: Emma Corrin ("The Crown")

Komedia edo musikalen alorreko emakumezko aktore onenaren saria: Catherine O'Hara ("Schitt's Creek")

Komedia edo musikalen alorreko gizonezko aktore onenaren saria: Jason Sudeikis ("Ted Lasso")

Telesail mugatu edo telebistarako egindako pelikulako emakumezko aktore onenaren saria: Anya Taylor-Joy ("The Queen's Gambit")

Telesail mugatu edo telebistarako egindako pelikulako gizonezko aktore onenaren saria: Mark Ruffalo ("I Know This Much Is True")

Antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria: John Boyega ("Small Axe")

Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria: Gillian Anderson ("The Crown")

BIDEOA: Jodie Fosterrek pijaman jaso du bere Urrezko Globoa