Publizitatea
Itxi

2021/03/12

11:56

Zinema

Estreina

"Mendian Hil, Hirian Hil", Hegoaldeko hiriburuetako zinema aretoetan

N. V. | EITB Media

Iñaki Peñak zuzendu duen lanak euskarazko dokumental onenaren saria eskuratu zuen Bilbao Mendi Film jaialdian.

  • "Mendian hil, hirian hil"

    "Mendian hil, hirian hil" filma Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean ikusgai

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mendian Hil, Hirian Hil pelikula Bilboko, Donostiako Gasteizko eta Iruñeko zinema aretoetara iritsiko da gaur, ostiralarekin. Abenduaren 6an proiektatu zuten lehenengo aldiz dokumentala, Bilbao Mendi Film Festival jaialdian, eta euskarazko film onenaren saria eskuratu zuen orduan.

Dokumentalak 58 minutuko iraupena du, eta Euskal Herriko hainbat tokitan filmatu dute. Lekukotasun ugari batzen ditu filmak, mendian zein hirian lagun edo senideak galdu dituzten pertsonen adierazpenak.

Iñaki Pena min aringarrien mediku eta filmaren zuzendariaren hitzetan, dokumentalak “ibilbide bat eskaintzen du bizitzaren eta heriotzaren mugan, oroitzapenaren eta itxaropenaren ikuspegitik”.

.

Gasteizen, Florida zinema aretoetan egongo da ikusgai; Bilbon eta Iruñean, Golem zinemetan; eta Donostian, Trueban.

Kranston ikastetxea: Munstroen eskola

Gainera, Kranston ikastetxea: Munstroen eskola animaziozko filma ere zinema aretoetako eskaintzan egongo da gaurdanik, martxoak 12: ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsio bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio.

"Kranston ikastetxea: munstroen eskola", martxoaren 12tik aurrera, zinemetan
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena