Itxi

Zinema

Gasteizi buruzkoa

ETBk eta Radio Vitoriak 'As de Oros' dokumentala aurkeztu dute

eitb.com

Gasteiz 2012ko Green Capital izendatu dutela eta emitituko du ETBk, Jose Miguel Azpirozek eta Antonio Cristobalek zuzendutako dokumentala.

01:10
'As de Oros': Gasteizko historia azaltzen duen dokumentala

As de Oro dokumentala aurkeztu zuten pasa den asteartean Gasteizen. Hiriko historia eta elementurik bereizgarrienak aurkezten ditu Euskal Telebistak emitituko duen lanak. Expressive enpresak, Icaria Multimediarekin batera, ekoitzi du eta Jose Miguel Azpirozek eta Antonio Cristobalek zuzendu dute.

Gasteiz 2012ko Green Capital izendatu dutela eta emitituko du ETBk dokumentala. Abenduaren 15ean hasiko da ofizialki ekitaldia Bruselan. Aurrestreinaldia abenduaren 13an izan zenhiriburu arabarreko Guridi Zinema-aretoetan. 300 pertsona inguru izan zirean ekitaldian, horien artean, Javier Maroto Gasteizeko alkatea eta Miguel Angel Idigoras, ETBko zuzendaria.

Hainbat pertsonak hartu dute parte dokumentalean eta euren testigantzekin Arabako hiriburuaren inguruko ikuspegi bat sortzen lagundu dute; besteak beste, historialariak, Jazz Jaialdiko presidentea eta Santa Maria Katedraleko Fundazioaren presidentea agertzen dira. Horiekin batera beste pertsonaia garrantzitsu batzuek deskribatu dute hiria: José Luis Sáenz de Ugarte-Gabiria, José María Ortiz de Orruño, José Ramón Díaz de Durana, Iñaki Añúa, Iban Zaldua, Álvaro Iradier, Antonio Rivera, Itziar Ruiz de Erentxun, Iñaki Díaz Balerdi, Javier Laño, Jesús Guerra, Juan Ignacio Lasagabaster eta Javier Maroto.