Itxi

Zinema

Sariak

"Quebrantos" euskal film laburra Seattlen saritu dute

N. V. | EITB Media

Hamar sari irabazi ditu dagoeneko, hogeita hamabost jaialditatik igarota, Maria Elorza eta Koldo Almandozen lanak.

  • "Quebrantos"

    "Quebrantos"

“Quebrantos” Maria Elorza eta Koldo Almandoz zinemagileek zuzendutako lanak Film Labur Dokumentalen Epaimahaiaren Sari Berezia jaso du Seattleko Nazioarteko Zinema Jaialdian.

"Teknika konplexuaren eta narrazio errukitsuaren arteko konbinazio biziki hunkigarriagatik, zeinak goratu egiten baitu erronka handiak gainditu dituen emakume bat, biktima-rol hutsera mugatu beharrean. Alaitasuna galtzen ez duen zinta hunkigarria, trebeki editatua, arku emozionala inoiz bistatik galdu gabe. Atsegin handiz emango diogu Epaimahaiaren Sari Berezia Maria Elorzak eta Koldo Almandozek zuzenduriko Quebrantos (Breaches) film labur dokumentalari", ebatzi dute epaimahaikideek.

Zazpi minutuko lana da “Quebrantos”, Maite Artola kazetariak “Faktoria” Euskadi Irratiko saioan Ziortza Linares indarkeria matxistaren biktimari egindako elkarrizketan oinarritutakoa.

Entzun Ziortza Linaresi egindako elkarrizketa, osorik

'Zenbatetan hautsi behar du urruntze agindua, bera zigortu dezaten?'

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura