Itxi

Zinema

Estreinaldiak

'XP3D', 'Drive' eta 'Un lugar para soñar', asteko estreinaldiak

"XP3D" beldurrezko filma eta "Drive" gidari existentzialista zinemetara heldu dira, eta baita Aki Kaurismäkiren berriena ere. Scarlet Johansson eta Matt Damonen berria ostiralean helduko da.

02:15
Kartelera: 'El Havre', 'Drive' eta 'Change up'

"XP3D" gazteentzako beldurrezko film espainiarrak eta "Drive" pelikularen existentzialismo odoltsuak bat egiten dute zinema-aretoetan, baita Aki Kaurismäkiren berria ere. Inozenteen Egunera aurreratu dituzte, Scarlett Johanssonen eta Matt Damonen "Un lugar para soñar" ez bezala. Ostiralean helduko da estreinaldi hori, eta baita "Porfirio" ere.

"Viernes 13" edo "Halloween" bezalako klasikoen bidea jarraituz, Amaia Salamanca, Maxi Iglesias, Luis Fernandez eta Ursula Corberoren pelikulan masakrearen zenbakiak zozkatzen dituzte, "XP3D" lanean. Sergi Vizcainoren lehen lan luzea da.

Iragan Canneseko zinemaldian estreinatu zuten Nicolas Winding Refn daniarraren "Drive" eta Sitgesetik eta Donostiako Zinemalditik igaro ostean, kultuzko zinta bihurtu dute, "vintage" akzio eta poesia uztarketa dela eta.

Negar egiteko filmak ere helduko dira egunotan, nola ez, "Un lugar para soñar" lanari esker. "Benetan gertatutako ekintzak" etiketapean, Matt Damon eta Scarlett Johanssonen gaitasun dramatikoak agerian gelditzen dira, Cameron Croweren zuzendaritzapean.

Aki Kaurismäki finlandiarraren unibertso pertsonalak baikortasunerako aldaketa egiten du "El Havre" lanean. Frantzian egin zuten André Wilms eta Kati Outinenekin batera. Zuzendariaren umore hotzak bero erromantikoarekin egiten du bat.

"Principe y mendigo" bailitzan, baina aita baten eta urrezko ezkongabe baten artean, Mitch eta Daven istorioa da "El cambiazo". Umetatik elkar ezagutzen dute eta urteak aurrera joan ahala rol ezberdinetan daude: Mitch erantzunkizunik gabeko galai bat da eta Dave lanarekiko mendekotasuna duen hiru semeen aita da.

Gurpildu aulki batean dago "Porfirio", Kolonbiako gatazka armatua dela medio. Desesperazioak jota, 2005eko irailaren 12an justizia bere esku hartzea erabakitzen du eta bere pardelean bi granada sartzea erabakitzen du, hegazkin bat bahitzeko asmoarekin.