Itxi

Zinema

Estreinaldiak

'La chispa de la vida' eta David Fincherren berriena, zinema-aretoetan

Alex de la Iglesiaren berrienaz eta 'Los hombres que no amaban a las mujeres' pelikulaz gain, 'Juan de los muertos' kubatarra eta 'La hora más oscura' ekoizpen handia daude estreinaldien artean.

01:51
Kartelera:  'Millennium'-en moldaketa, 'La chispa de la vida' eta 'Las olas'

Fincher eta de la Iglesiaren eskutik, intriga eta drama dator zinema-aretoetara aste honetan. Stieg Larssonen "Millenium" literatura-saga bueltan da zinema-aretoetan, kasu honetan David Fincherrek Hollywooderako egin duen moldaketa batekin. Horiez gain, Alex de la Iglesiaren "La chispa de la vida" eta "Juan de los muertos" beldurrezko film satirikoa nabarmendu behar dira.

David Fincher ("El club de la lucha", "La red social") zuzendari ospetsuak eraman du "Los hombres que no amaban a las mujeres" eleberria, "Millenium" saga ezagunaren lehen atala, zinema-aretoetara. Horrela, Stieg Larsson idazlearen lana Hollywoodeko ekoizpen handi bihurtu dute.

Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarrak sentsazionalismoaren gaineko kritika kaleratu du "La chispa de la vida" lanarekin. Jose Mota eta Salma Hayek ditugu protagonista bertan, eta Goya sarietarako hautatu dituzte lan horretan egindako lanagatik.

Kuban izan den zonbi inbasio baten aitzakiarekin, Fidel Castroren erregimena zalantzan jartzen dute "Juan de los muertos" laneko egileek. Espainiar eta kubatar ekoizleen satira honi umore beltza dario, eta Alejandro Bruguesek idatzi eta zuzendu du.

Errusiako hiriburua Lurra indarrez hartzeko asmoa duten estralurtarrez beteko da 'La hora más oscura' pelikulan. Chris Gorakek ("Right at your door") zuzendu du eta Hollywoodek Moskun grabatu duen lehen ekoizpen handia da.

"Saw" sagako zuzendarietako batek, Marcus Dunstanek, zuzendu du asteko beste estreinaldietako bat: "The Collector". Beldur eta suspense handiko thrillerra da eta Tobin Bell protagonista izan zuen sail arrakastatsuaren hainbat ezaugarri ditu.

Jean Reno eta Melanie Laurent aktoreak daude 'La redada' lanaren atzean. Frantziak, Alemaniak eta Hungariak ekoitzi duten gerrako drama da, alemaniarrek II. Mundu Gerran, 1942an, Paris okupatu zutenekoa kontatzen du.