Itxi

Zinema

Film laburren jaialdia

Korterrazak film laburrak eta kontzertuak eramango ditu Iradier Arenara

N. V. | EITB Media

Film laburren Gasteizko jaialdiak 46 proiekzio eta lau kontzertu eskainiko ditu asteazken, ostegun, ostiral eta igandean.

  • "Dar-dar" Paul Urkijoren filma

    "Dar-dar" Paul Urkijoren filma izango da proiektatuko dutenetako bat

Korterraza Film Laburren Jaialdiaren hamabigarren edizioak 46 proiekzio eta lau kontzertu eskainiko ditu asteazkenean, uztailak 7, hasi, eta igandera arte Iradier Arenan, Gasteizen.

Film laburren emanaldietarako sarrera librea izango da 600 pertsonako edukiera bete arte. Proiekzioak 22:00etan hasiko dira, eta uztailaren 7ko saioa Arabako film laburrei eskainiko diote: "La colcha y la madre" (David P. Sañudo), "Caníbales" (Mikel Bustamante), "Oculto" (Imanol Ortiz), "El carné" (Xabi Vitoria), "Dar-Dar" (Paul Urkijo)…

Hilaren 8 eta 9an "film laburren bilduma oso indartsu" bat eskainiko dute, eta egunero kontzertuak egongo dira, 19:30etik aurrera: A Contra Blues, Willis Drummond, Freedonia, Capsula eta Corizonas.

Kontzertu hauetarako, sarrera erosi beharko da Kultura Biziaren webgunean.