Zinema
Zinemaldia
Zinegoak 2012 jaialdiak Agustí Villaronga zuzendaria omenduko du
Bilboko Gay-Lesbo-Trans zinemaldia otsailaren 12ra bitartean izango da Bilbon. Roberto Castonek zuzendaritza utzi eta Pau Guillenek hartu du bere lekua.
-
Agustí Villaronga, 2011ko Goya sarietan. Argazkia: EFE
Bilboko Zinegoak jaialdia, Nazioarteko Gay-Lesbo-Trans zinemaldia bi aste barru ospatuko da, otsailaren 6tik 12ra, zehazki. Beraz, ohi baino bi egun gutxiago izango ditu jaialdiak, Astebetera murriztu baitute.
Guztira, 62 film eskainiko dira, horien artean Sundance edo Berlinalen saritutako filmak, eta jaialdiak Agustí Villaronga zinema zuzendaria omenduko du.
Pa Negre filmaren zuzendariak jasoko du aurtengo Zinegoak jaialdiaren omenezko saria.. Halaxe iragarri du Pau Guillenek, Roberto Gastonen ordez aurrerantzean jaialdiko zuzendaria izango denak. Baina, 62 filmen artean, nazioartean txalotutako beste film eta egile gehiago ere ezagutzeko aukera eskainiko du Zinegoakek.
Euskal Herriko ordezkari, Miriam Ortegaren Mikel, eta Roberto Castonen Errudun sentitzen naiz film laburrak ere estreinatuko dira. Haurrentzako antzerkia ere eskainiko du Zinegoakek, eta Hombre a hombre flamenko emanaldia ere ekarriko du Bilbora. Baina, ikusle bezain partehartzaile izateko, espazio berri bat sortu du jaialdiak.
Horretarako, aurten san frantziskoko Expogelara ere hedatuko da jaialdia, eta ohiko legez, Arriaga Antzokian, Golem zinema aretoetan, eta Bilborocken, eta aurrenekoz EHU-ren paraninfoan ere garatuko da jaialdia. Otsailaren 6tik 12ra Bilbon Zinegoak, eta ondoren Zinegoak hedapenak abiatuko du hegaldia Euskal Herrian zehar.