Itxi

Zinema

Goya Sariak

'No habra paz para los malvados', Goya sarien irabazle

Enrique Urbizu bilbotarraren pelikulak sei sari eskuratu ditu, tartean film onenarena.

01:36
Urbizuren 'No habrá paz para los malvados', Goya sarietan nagusi

Kiniela guztiek asmatu egin dute: Enrique Urbizu bilbotarraren "No habrá paz para los malvadoslana 2012ko Goya sarien irabazle nagusia izan da, sei sari eskuratuz (film onenarena, zuzendari onenarena, jatorrizko gidoi onenarena, gizonezko aktore onenarena, muntaia onenarena eta soinu onenarena).

Bestalde, "La piel que habito" eta "Blackthorn" pelikulek launa sari eskuratu dituzte eta "La voz dormida" filmak, berriz, hiru.

Euskal zinemagintzak zazpi goya irabazi ditu: zuzendari onena (Enrique Urbizu, "No habra paz..."), musika onena (Alberto Iglesias, "La piel que habito"), animaziozko film labur onena (Pedro Rivero, "Birdboy"), jantzi-diseinu onena (Clara Bilbao, "Blackthorn"), jatorrizko gidoi onena (Enrique Urbizu eta Michel Gaztambide, "No habra paz..."), argazkilaritza onena (Juan Antonio Ruiz Anchia, "Blackthorn") eta makillaje onena (Karmele Soler, "La piel que habito").

Gainera, azken urtean hil den Aitzol Aramaio euskal zinemagilea omendu dute "In memoriam" atalean. 

Galako momentu hunkigarrienetariko bat Silvia Abascalen berragerpenarekin batera heldu da. antzeztaldeko gizonezko aktorerik onenaren saria ematera taularatu denean, iaz sufritu zuen garun isuritik oraindik guztiz errekuperatu gabe.

Urbizuk amaieran lortu ditu ia sari guztiak: gidoi onenari saria jaso duenean jakin dugu gaueko irabazle nagusia izango zela, baina batez ere Pedro Almodovarrek gidoi onenaren saria galdu duenean, "Arrugas" animaziozko filmaren aurrean (sariotan hori lortu duen animaziozko lehen lana da).

Pedro Almodovar eguzkitako betaurrekoekin izan da gala guztian eta emakumezko aktore onenaren saria jaso du (Elena Anayak jaso du) eta baita gizonezko aktore berri onenaren saria ere, baina lortutako emaitza desengainutzat har dezakegu, izan ere, duela gutxi adiskidetu da Akademiarekin.

"Eva" izan da gaueko lehen sarien irabazlea, Lluis Homarrek antzeztaldeko gizonezko aktorerik onenaren saria jaso baitu. Kike Mailloren lehen filma da (zuzendari onenaren lana jaso du, hunkituta) eta Espainiako zinemagintzan zientzia-fikziozko lanak egin daitezkela frogatu du, 12 hautagaitza jaso baititu.

Gainera, bi ezusteko izan dira galan: "El muletillaizenekoak eszenatokia hartu du Isabel Coixetek saria jaso behar zuenean eta Anonymouseko kide bat aretoan sartu da, baina ezin izan du eszenatokira igo.