Itxi

Zinema

Estreina

"Aztarnak-Huellas" dokumentala aretoetara iritsiko da

N. V. | EITB Media

Maru Soloresek bere bigarren filmean haurtzaroan eta umetokian zehar egin duen bidea Bilbon, Gasteizen eta Iruñean ikusi ahalko da gaurdanik.

  • Umezaroak eta hazkundeak helduengan uzten dituzten aztarnak ditu hizpide pelikulak

    Umezaroak eta hazkundeak helduengan uzten dituzten aztarnak ditu hizpide pelikulak

Maru Solores donostiar zinemagilea zinema aretoetara iritsiko da gaur, ostiralarekin, "Aztarnak-Huellas" dokumentala aurkeztera, "galderaz josirik dagoen bidaia bat haurtzaro ahazturantz eta amaren umetokirantz".

Bera ama izan eta gero bururatu zitzaizkion hainbat gai jorratzen ditu filmean. Irailean Donostiako Zinemaldian azaldu zuenez, ama izateko bidean erditzeari eta hazkuntza errespetutsuari buruz jaso zuen informazioa ez zen gizartera iristen: "Ez zegoen horren inguruko elkarrizketarik, eta pentsatu nuen zinemagile naizenez gero zerbait egin nezakeela".

Haurdun dauden emakumeek, umearen esperoan dauden eta horien lehen urratsetan laguntzen dieten bikoteek hitz egiten dute dokumentalean, nola une gozoez hala kezkez, duda-mudez eta errudun sentipenaz.

Pelikula gaurdanik ikusi ahalko da Bilbon (Multis), Gasteizen (Florida) eta Iruñean (Golem Yamaguchi, hilaren 19an), baita Bartzelona, Girona, Madril eta Valentzian ere.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura