Zinema
Laburbira
Euskal film laburrak, hurbiletik
Euskal film laburren 30 emanaldi eskainiko dituzte herriz herri Euskal Herrian, baina baita Parisen, Madrilen eta Londresen ere.
Martxoaren 1ean abiatuko da Laburbira ikus-entzunezko zirkuitua. 30 emanaldi eskainiko ditu herriz herri, Euskal Herrian, Parisen, Madrilen zein Londresen. Euskal film laburrak ikusi ahalko dira, noski.
Topagunea euskara elkarteen federazioak Laburbiraren bederatzigarren edizioa aurkeztu du Donostian. Euskarazko ikus-entzunezko urteko produkzioa ezagutarazi eta herrietako euskal kultur eskeintza aberasteko helburua du.
Saio bakoitzak 85 minutuko iraupena izango du eta tarte horretan zortzi labur eskeiniko dira. Aipagarri duela 50 urte Gotzone Elortzak grabaturiko "Aberria" historikoa , lehen aldiz galegoz bat sartu dutela, Xoxe Diazen "Instalation" , Benito Ansola bekekin nerabeek egindako musika klipa eta Jon Garañoren hau "Urrezko eraztuna" ikusiko dituzte, zinema aretorik ez duten herri txiki zein handitan Euskal Herrian eta Madril, Paris eta Londreseko Euskal Etxeetan.
Amaieran, egileen eta ikusleen artean solasaldia antolatzen dute iritzi trukatzeko aukera aberasgarria eskura jarriz.