Itxi

Zinema

Estreinaldiak

'John Carter' eta 'Intocable', zinema-aretoetan

"John Carter" Marten gertatzen den abentura epikoa da eta "Intocable" lanean aristokraziak eta auzo pobreek bat egiten dute.

01:31
Film politikoak eta Zinemaldiko estreinaldiak, zinema-aretoetan

Andrew Stanton "Wall E." pelikulako zuzendariak animaziozko zinemagintza albo batera utzi eta hiru dimentsioko akzio errealera egin du "Marteko John Carter" kontakizunaren adaptazio zinematografikoa eginez. Edgar Rice Burroughsek ("Tarzan") idatzia, Taylor Kitsch du aktore-zerrendaren buru.

"Intocable" hamar astez izan da Frantziako pelikula ikusienen gailurrean. Eric Toledanok eta Olivier Nakachek zuzentzen dute eta aristokraziak eta auzo pobreek bat egiten dute François Cluzet (Philippe) eta Omar Sy (Driss) pertsonaien bidez.

George Clooney aktoreak zuzendaritzara egin du salto "Los idus de marzo" lanarekin. Beau Willimonen "Farragut North" lanean oinarritzen da eta Estatu Batuetako presidente izateko lasterketa du aztergai. Ryan Gosling, Marisa Tomei, Evan Rachel Wood, Philip Seymour Hoffman eta Paul Giamatti aktoreek egiten dute lan.

Paula Ortiz zuzendariak gidoilari lanak ere egin ditu "De tu ventana a la mia" lanean. Maribel Verdúk eta Leticia Dolerak lan egiten dute drama horretan eta hiru garai ezberdinetatik datozen hiru emakumeren istorioa da.

Antonio Chavarrías egile katalana ("Susanna", 1996, eta "Volverás", 2002, lanen egilea) kamara atzean jartzen da berriz ipuin tragiko bati ekiteko. "Dictado" pelikulan, ume baten alhadurak bizitza hondatzen dio heldu bihurtzen denean.

CIAko bi agentek (Tom Hardy eta Chris Pine aktoreak) emakume beraren amodioagatik borrokatuko dute, Reese Wiherspoon, eta espioitza munduan oinarritzen da. McG zuzendaria ("Terminator Salvation", "Los ángeles de Charlie") dago film horren atzean.