Itxi

Zinema

Nacho Vigalondo

'Extraterrestre', aste honetan zinema-aretoetan

Komedia erromantikoa eta zientzia-fikzioa uztartzen ditu filmak. Besteak beste, Michelle Jenner, Raul Cimas, Julian Villagran eta Carlos Areces aktoreek hartu dute parte.

01:27
Nacho Vigalondok 'Extraterrestre' aurkeztu du

Nacho Vigalondoren bigarren film luzea da Extraterrestre eta komedia erromantikoa eta zientzia-fikzioa uztartzen dituen filma da, aurrekontu apalekoa. ETBk parte hartu du filmean eta, besteak beste, Michelle Jenner, Raul Cimas, Julian Villagran eta Carlos Areces dira protagonistak.

Donostiako Zinemaldian estreinatu ostean, ostiral honetan izango da zinema-aretoetan ikusgai. 7:35 de la mañana film laburrarekin Oscar sarietako ateetan geratu ondoren eta Los Cronocrimenes lehen film luze arrakastatsu samarra egin ondoren, umore absurduaren eta naturalismoaren alde agertu da zuzendari kantabriarra bigarren luze honetan, generoaren ohiko joerak apurtzeko.

Estralurtarren inbasio baten ondorioz emakume bat (Michelle Jenner) noizean behingo bere maitalearekin (Julian Villagran), bere mutil lagunarekin (Raul Cimas) eta bere sekretua dakien auzokide batekin (Carlos Areces) giltzapetuta geratuko da, etxean.

Sare sozialetan ere izugarrizko arrakasta du Nacho Vigalondok, eta guruarena egiten jarduten du Twittereko bere kontutik. Hori dela eta, Vigalondo jakitun da Interneten dituen jarraitzaileek Sarean bertan ikusiko dutela lana, zinema-aretorako sarrera ordaindu barik.