Itxi

Zinema

heriotza

Carmen de la Maza aktore donostiarra hil da, 81 urte zituela

agentziak | eitb media

Larunbat honetan beilatu dute "Estudio 1" edo "Juncal" lanetan parte hartu izandako aktorea.

  • Carmen de la Maza aktorea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

    Carmen de la Maza aktorea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Carmen de la Maza aktore donostiarra hil da 81 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.

Regino Sainz de la Maza gitarra-jotzailearen alaba eta Concha Espina idazlearen iloba izandakoak antzerkiari eskaini zion bizitzaren zati handi bat.

Madrilen Arte Dramatikoa ikasi ostean, "Las señoras primero", "Don Juan Tenorio", "Tartufo", "Mariana Pineda" edo "Cena para dos" bezalako antzerki-lanetan parte hartu zuen haren ibilbidearen hasieran. Gainera, ospe handia lortu zuen "Estudio 1" mitikoan eta "Novela" espazio dramatikoan parte hartu ondoren, 60ko hamarkadan.

Telebistako fikzioan, "Habitación 508" telesailean izan zen, eta Jaime de Armiñanen "Juncal" lanean. "Hospital Central" edo "El Comisario" bezalako fikzioetan ere parte hartu zuen, besteak beste.

Pantaila handian, Carmen de la Maza "Canción de juventud", "Más allá del jardín" edo "Los pájaros de Baden-Baden" filmetan izan zen, nabarmenduenen artean.