Itxi

Zinema

19. edizioa

Zinegoak jaialdiak kartela eta zuzendaritza talde berria aurkeztu ditu

N. V. | EITB Media

Otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo dute Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 19. edizioa.

  • Alaitz Arenzana Zinegoaken zuzendari artistiko berria

    Alaitz Arenzana Zinegoaken zuzendari artistiko berria

Zinegoak Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 19. edizioko irudia eta ildo nagusiak aurkeztu dituzte gaur. Otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo dute, osasun neurrietara egokituta, eta "mundura zabaltzeko bere burua erakusteko, berrizendatzeko eta identifikatzeko beharra aldarrikatuko du, ezarritako etiketarik gabe".

Zinegoaken aurtengo irudia lesbianismoa eta sexu aniztasuna euskaraz izendatzeko moduei erreferentzia egiten dieten hainbat kartelek osatuko dute, besteak beste, "Marioker", "Lumatza", "Soropila", "Kapaza" eta "Kuir" hitzak erabiliz.

Kontzeptu horiek June Fernandezek eta Amaia Alvarez Uriak sortutako eta Zinegoakek bultzatutako "Nola izan/esan bollera" proiektuan bildu dira. Proiektu horretan, Euskal Herri osoan bildutako hainbat hitz dituen hiztegi bat egin da, eta, besteak beste, Itxaro Bordak, Eli Pagolak, Danele Sarriugartek eta Ainara Artetxek parte hartu dute bertan.

Kartelak Lander Telletxeak diseinatu ditu.

Zuzendaritza berria

Gainera, Zinegoakek zuzendaritza artistiko berria estreinatuko du 19. edizioan, Alaitz Arenzana artista bilbotarra buru. Bera izango da Zinegoaken zuzendari artistiko eta aurpegi nagusia, Pau Guillenen lekukoa jasota.